2010-01-19

ADIN TXIKIKOAK SAREAN JOLASA OTE?


Adin txikikoei zuzendutako informazioa dugu hau, arriskuak gogoan izateko.

Zeu bezalaxe hamaika neska-mutiko dago Europan sarritan Internet arakatzen dutenak. Zure ikaslanetarako informazioa topatzeko zein ondo pasatzeko esparrurik onena da Internet, arriskuak gogoan izanez eta hainbat aholku kontuan izanik.

1. Ezezagunak zaizkizun estekei muzin egin: Berehalako mezularitza sistema baten bitartez hizketan ari zarenean edota postaz mezu bat jasotzen duzunean ez itzazu estekak sakatu. Pertsona ezagun batek bidaltzen badizu kopia ezazu helbidea nabigatzailearen barran. Iturri ezezagun batetik badator, hobe da muzin egitea .
2. Jatorri ezezaguneko fitxategiak ez dira jaitsi ezta exekutatu behar: Sarritan jasoko zenituen berehalako mezularitza bidez argazki, abesti edo bideoak jaisteko gonbidapenak. Zenbaitetan fitxategi horiek ez dira pertsona ezagunek bidalitakoak, nahiz eta zeure ezagunen zerrendako kide batek bidalia izan. Programa maltzurrek bidalitako mezuak izan ohi dira, konfiantzazko pertsona hori kutsatu duena eta ahalik eta erabiltzaile gehienen artean barreiatzeko saiakeran ari dena. Ezezkoan badago, azal iezaiozu kutsatua dagoela, fitxategia ezabatu behar duela eta bere nick edo ezizena alda dezala ezagun guztiei horren berri emateko, hauek ere infekta ez daitezen.
3. No hables con desconocidos Ez da ezezagunekin hitz egin behar: ez dugu ziurtasun betea izaterik txatetan edo berehalako mezularitza zerbitzuetan ariaren beste aldean nor dagoen. Are gutxiago sareko elkarteetan, non bertako kideek ez duten aldez aurreko inolako harremanik. Horregatik bazter itzazu ezezagunak, are gehiago hauekin aurrez aurre topatzea.
4. Beti gorde behar da isilpeko informazioa sarean: jakingai pertsonalak, helbideak etab. Ez dira sekula postaz, berehalako mezularitza bidez ezta blog edo foruen bidez argitaratu behar. Gainera, arreta handia ipini behar da FaceBook edo Myspace moduko zerbitzuetan zeure profilaren berri ematen duzunean. Bertan ez da azalduko ez helbiderik ezta adinik ere. Beti ere ezizen bat erabil ezazu.
5. Zalantza txikienaren aurrean ere ez zaitez fida. Baliteke aurrez instalatu duzula oroitzen ez duzun programaren batek gezurrezko infekzioen berri ematea eta pop-up erako mezu edo leihoetan antibirusa erosteko eskaintzak egitea. Ziurrenik zure ordenagailuan nolabaiteko malwarea instalatua egongo da.
6. No ejecutes archivos sospechosos Ez itzazu fitxategi susmagarriak exekutatu: segurtasunerako erabiltzen duzun baliabideak fitxategi baten zalantzagarritasuna jakinarazten badizu, ez ezazu zabaldu. Ezaba ezazu.
7. Nagusiekin hitz egin ezazu: Gai jakin baten inguruan zalantzak badituzu, zerbait susmagarria jaso baduzu, mezu mehatxagarri, mingarri edo arriskutsuak jaso badituzu, emaiozu horren barri nagusiren bati. Hark lagunduko zaitu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario